El viernes 3 de diciembre, Graffiti Pintaketea
Noviembre 30, 2010

Un encuentro de graffitis entre los grupos culturales y deportivos de Bakio.

Con motivo del "Euskararen Nazioarteko Eguna" (Día Internacional del Euskera), el próximo viernes 3 a partir de las 17:00 horas para los txikis y de las 18:00 para jóvenes y mayores, Euskera Topagunea de Bakio ha organizado un encuentro de graffitis entre los grupos culturales y deportivos de la localidad en Kultur Etxea.
El material lo pondrá el Topagune.

Si te sientes artista gráfico, tienes un mural para expresarte...

EUSKEREAREN NAZINOARTEKO EGUNA

Euskera Topaguneak, “Euskeraz Zentzumen Guztiekaz” kanpainari amaierea emoteko eta abenduaren 3an Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko, honako deialdia egin gura deutsue:

Abenduaren 3an, Euskearearen Nazinoarteko Egunean, zatoz eta egizu euskerearen aldeko horma irudi bat!

Bakioko kultur eta kirol talde bakotxak espraia, margoak eta ohol handia eukiko dauz, euskerea erabilteko mezua lau haizetara zabaltzeko! Oholean egingo dan marrazkia norberak erabagiko dau, baina talde guztiok mezu bera idatzi beharko dogu: EUSKERAZ ZENTZUMEN GUZTIEKAZ! (harridura markea eta guzti).

Urkitza Ikastetxeko ikasleek be hartuko dabe parte. Panel handietan, pintzelen edo bestelakoen bidez, horma irudiak margotuko dabez. Eskolako umeek, mezu hori ez eze logo bat be eukiko dabe horma irudian bertan margotzeko.

Eskolako umeak 17:00etan batuko dira. Euren saioa amaituta, 18:30ean ekitaldi honetan esku hartu gura daben persona helduek beharrezko materiala eukiko dabe horma irudiak egiteko. Beraz, ez galdu aukera hau eta parte hartu!

Gura badozue, zuon taldean ordezkari bat edo bi aukeratu beharko dozuez, Euskerearen Nazinoarteko Egunean irudigile edo “graffiteroa” izateko! Material guzti-guztia Euskera Topaguneak iminiko dau; zeuon eginkizuna: hurreratu eta parte hartu.

Deitu, mesedez, Kultur Etxera, eta emon irudigilearen izena!

Animau!

Euskera Topagunea