ATZERATUA IZAN DA ASTEBURU HONETARAKO AURREIKUSITA ZEGOEN EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA
Azaroa 21, 2008
Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketako zuzendaritzak hartutako erabakiaren ondorioz, datorren astebururarte atzeratzen da Bakion asteburu honetan aurreikusita zegoen txapelketaren bigarren atala. Arrazoia, baldintza meteorologiko kaxkarrak.
AXIER MUNIAIN IZENDATU DA GAUR EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO SURF
Azaroa 16, 2008
SORPRESA GUTXI IZAN DITUGU ETA ESPERO BEZALA, ZARAUTZERA JOAN DA AURTENGO TXAPELA NAGUSIA
Aste honetan ere pertsonaia nagusia izan dugu Axier Muniain eta Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketako garaile izendatu da surf open maila gorenean.
Metro erdiko olatu eskasak izan ditugu gaur Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketari hasiera emateko.
EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO SURF TXAPELKETA BIHAR HASIKO DA BAKION
Nov 14, 2008
Bihar hasiko da Bakion, Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketa. Ehun surflari bilduko dira, Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko onenak alegia, goizeko 9,30tik aurrera.
Euskaltelek ofizialki babestuko du Euskadiko Surf Txapelketaren 2008ko edizioa. Duela 20 urte baino gehiagotik EHSFk antolatzen du txapelketa hau.