ATZERATUA IZAN DA ASTEBURU HONETARAKO AURREIKUSITA ZEGOEN EUSKALTEL EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA
Azaroa 21, 2008

Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketako zuzendaritzak hartutako erabakiaren ondorioz, datorren astebururarte atzeratzen da Bakion asteburu honetan aurreikusita zegoen txapelketaren bigarren atala. Arrazoia, baldintza meteorologiko kaxkarrak.

Batzutan olatu faltagatik, bestetan, olatu handi eta surfeaezinengatik izaten da, baina hala da surfa. Aurreikusi bezala, bi metro baino gehiagoko olatuak iragartzen dira biharko baina baita iparraldeko haize gogorra ere. Onshore-eko haize hau izango da baldintza surfeaezinen arduraduna, itsasoa erabat mugituko duelarik, egoera surfeaezin orokor bat sortuz euskal kostalde osoan zehar.

Gaurko iragarpenak argiak dira eta jadanik egoera, ikusgai. Bihar izango da egun gogorrena itsasoan. Igandean, haize honek behera egingo badu ere, olatuak handiegiak izan daitezke, azken jardunaldian lehiatuko duten gaztetxoentzat, beraz erabakia argi dago.

Barkatu, suertatutako eragozpenengatik. Datorren astean zorte handiagoa izatea espero dugu.