|
GONTZAL SURFEROA:
Bazen behin Gontzal izeneko mutiko bat. Gontzalek sei urte zituen,
ilea hori kolorea eta begi handi-handi bi.
Gontzali munduan gehien gustatzen zitzaiona itsasoa zen. Hondartzara
joan, jesarri eta denbora para olatuak nola apurtzen ziren bitsetan
zen bere jolasik gustukoena. Txiki-txikitatik orduak ematen
zituen bertan jesarrita.
Baina bere ametsa, surf egitea zen. Aspalditik hondartzan ikusten
zituen mutil haien antzera surfa egitea gogoko zuen. Etxean
ere, denek bazekiten Gontzalen ametsa hori zela, baina bere
aitari ez zitzaion gustatzen arriskuegia iruditzen baitzitzaion.
Sarritan Gontzal, aita konbentzitu nahian, eztabaidan aritzen
zen, baina azkenean aitak beti haserretuta eta Gontzalek negarrez
bukatzen zuten.
Denborarekin Gontzal mutil kozkorra egin zen, hazi eta gizontzo
bat ematen zuen. Itsasoko haize osasuntsuak mutil sendo eta
bizkor bihurtu zuen.
Egun batean, hondartzan zegoela, haizeak olatu oso ondo handiak
altxatu zituen eta Gontzalek uretan erdi itota zegoen mutil
bat ikusi zuen.
Pentsatu gabe, soinean
zeraman txandala erantzi zuen eta uretara bota zen mutilari
laguntzeko. Olatuen indarra oso handia zen eta Gontzalek bere
indar guztiak erabili behar izan zituen mutila zegoen lekuraino
heltzeko. Mutila besotik hartu eta lagundu zion ur gainetik
burua atera eta arnasa hartzen.
Baina ordurako Gontzal oso nekatuta zegoen. Bere azken indarrak
hartu eta mutilari uretatik ateratzen lagundu zion hareatzaraino
heltzeko.
Hondartzan jende asko zegoen eta denek ikusi zuten Gontzalen
balentria. Denek eskertu eta zoriondu zuten. Anbulantzia batek
mutila ospitalera eraman zuen eta egun pare batzuetan osatu
zen.
Gontzalen aitak hau guztia jakin zuenean, Gontzali zorionak
eman eta surfa egiteko baimena eman zion, oso igerilari ona
zela erakutsi zuelako eta arriskurik ez zuela izango ikusi baitzuen.
GONTZAL
EL SURFERO:
Erase una vez un niño llamado Gontzal. Gontzal tenía
seis años, el pelo de color amarillo y dos grandes ojos.
Lo que más le gustaba a Gontzal era la mar. Se dirigía
hacia la playa, se sentaba y pasaba el tiempo viendo como rompían
las olas. Sin duda ese era su mejor juego. Desde muy pequeño
se sentaba en la playa y pasaba horas mirando al mar.
Pero su verdadero sueño era hacer surf. Desde hacía
mucho tiempo veía como muchos chicos de su entorno hacían
surf. En casa también sabían que era su sueño,
pero a su padre no le gustaba, pues le parecía que era
demasiado arriesgado.
Muchas veces, Gontzal, intentando convencer a su padre, empezaba
a discutir con él, pero al final siempre acababa el padre
enfadado y el pobre Gontzal llorando.
Con el tiempo, Gontzal creció y se hizo un verdadero
hombre. El aire sano de la mar lo había convertido en
un hombre fuerte y rápido.
Un día, mientras estaba en la playa, el viento levantó
grandes olas y Gontzal vió que en el agua se encontraba
un chico medio ahogado.
Sin pensárlo dos veces, se puso el chandal que llevaba
atado a la cintura y se echó al agua para ayudarle. La
fuerza de las olas era demasiado grande y por lo tanto Gontzal
tuvo que utilizar toda su energía para llegar donde estaba
el chico. Le cogió de los brazos y le ayudó a
sacar la cabeza del agua para que pudiera respirar. Pero para
entonces, Gontzal se encontraba muy cansado, así que
aprovechó sus últimas fuerzas para sacar al chico
del agua y arrastrarlo hasta la arena.
En la playa había mucha gente y todos vieron que Gontzal
era un hombre de una gran valentía. Todos se lo agradecieron
y le felicitaron. Una ambulancia trasladó al chico al
hospital y en un par de días se recuperó.
Cuando el padre de Gontzal supo todo lo que había ocurrido
le felicitó y le dió su permiso para hacer surf,
pues había demostrado que era un perfecto nadador y que
no iba a tener problemas dentro del agua.
|