historia - historia

 

Bakioko eleizateko Erdi Aroko bizilekuen asiera, auzoetan eratuteaz bereizten de, gizataldeak eremu ezbardin bitan banatuaz. Batetik Basigo, bere burujabe zan eleizate lez biziaz, parrokiaren inguruan lekutzen da geientsuena. Lekutze berezia benetan, bertatik Bakio´ko troka guztia menperatzen dalako. Bestetik, lengotik Estepona ibaia bitarteko banatzaile dala, Bermeoko udalerriko diran Zubiaur eta done Pelaio inguruetan osatzen dan eremua. Jaubetasun auziak gizaldietan zear etenbakoak izan dira Bermeo eta Bakio artean, 1927 urtean Zubiaur eta donne Pelaio auzoak Bakio'n sartu arte. Bakio´ko eleizatea Jaurerri eta Bermeo eta Mungiako udalerrien baterako ardurapean egin zan. Jaurreriko Batzar Nagusietan 71 garren jezarleku eta botoa eukazan. Nekazal ekonomia, lurgintzako batasun berezi lez, baserriaren inguruan zeaztuten da, alik geieneko norbere ornitze eta inguruagazko ekonomi elkartzerik txikienean oinarrituta. XIIIgarren mendetik asita, batez ere, ekonomiaren indartze biziago baten sartzen da. Famili batzuk euren inguruetako lurralderik on eta errentagarrienez jaubetzen dira. Aldi orretan sortzen dira errotak eta Bakion entzuterik geien euki eben burdiñola batzuk. Ala, Goikolea, Ondarraa eta Bengolea inguru onetako familirik indartsuenen menpeko dira. Eta, Kurtzikene, Olabarri, Olatxo, Itza, Errota Barri, Bekoerrota eta Urgitxi oraintsu arte lanean ibili diran errotak dira. XVIIIarren gizaldiaren azkenetan, errialde guztian alako ekonomi desoreka lakoa igarten da. Aldi onetan lur-jaubetza erriko aberats batzuen eskuetan izan zan. Euren artean Eléxpuru, Hormaza eta Olabarrieta ezaguneak. Gaur be irauten dabe Eléxpuru eta Hormazatarren torre-etxeak, biak be Bakiorentzat istori eta kultura aldetik garrantzi andia daukenak. Giro onetan, esan lei, iraupenerako beste bitarteko batzuen billatze naia sortu zala, eta euren artean Bakion kontrabandoaren garapena ezagutu zan. Itxasoz ekintza ori ainbestekoa izan ez ba zan be, bertako bizilagunak itxasoaren aukeraz baliatu ziran Frantzitik etorran tabakoagaz lan egiteko. 1870 inguruan bakiotar asko joan ziran Cuba´ra, karlisten gerra eta ekonomi krisi aldietatik iges egiteko. 1890-1896 bitartean, asko biurtu ziran errira, eta etxe andiak eraiki zituen. XXgarren gizaldian sartuta, udako lenengo etxeak ezagutzen dira: ala “Pili-Palas” lez ezagutzen dan etxea, ondoren Itxas Begi (Jesuiten bizitokiak), Bitz Gane, Itxas Ondo, ...   Bakio udalerri baketsu eta garbi irauten alegintzen da, berak Bizkaian daukan berezko inguru ezin obeagoan. Orgaitik 1970tik aurrera, udako bizilekuak ugaritzen dira eta onei esker gure udalerria atsegin leku jatortzat ezagutzen da.

 

geografia/giroa - geografía/clima

 

Bakio udalerriaren lurraldea Bizkai itxasertzean lekutzen da, Bermeo, Maruri eta Mungia artean. Bere zabaltasuna 16 Km2koa. da. Neurri ezbardiñeko oska bitan banatzen da. Alde batetik inguru menditsua, 500 metrotatik goragokoa Sollube eta Jata mendien gibelean, erdian Bakio´ko upeltxoa deitzen dan inguru makal bat daukala. Itxasertz alboa, erdigunea ezik, bee aldean egiten da, ondartza bategaz eta troka ugari daukaz.      Udalerriaren erdigunean Estepona ibaia igaroten da, eta Sollube eta Jatatik datorkiozan erreka ugari bertaratzen dira. Banaketa onek emoten dautsan inguru epel izatea, eguraldi bigunak, bai eta edurte eta izozte arrisku gitxiagoko eta eurite ugariak eragindako mikrogiroaren ezaugarri dira. Guzti onek eragin andia dau bertako baserri lanetan, nekazartitzan, lurrak izanik gizaldietan zear bertako ekonomiaren oinarri. Gai onetaz esan lei mediterraneoko ereintza berezi diran barazki eta maastiak ezagutzen dirala bai eta ortu zabal garrantzitsuak.

Design by: